sábado, 11 de mayo de 2013

Trinitate Plazari buruzko elkarrizketak

Trinitate plazan egin behar dugun proiekturako, alde zaharreko jendearekin hitz egitera atera ginen, bertan beraien beharrak eta ideiak kontuan hartuta gure proiektua egiteko asmoarekin. Horregatik zeinbait lagun bertara joan eta elkarrizketa batzuk egin genituen:


Galdera: 



-Alde zaharrean dauden beharrak ikusita, zein aldaketa egongo zenuke trinitate plazan?


Erantzunak:

1.- Ba gu oso gustura etortzen gera hona umeekin. Agian aterperen bat jarriko nuke, baina umeak oso gustura etortzen dira.


2.- Bueno ba nik hor dagoen bolatoki hori irekiko nuke. Eta sarrera horrela ondo dago. 


3.- Ba igual jarriko nuke zerbait, aterpe bat horrela ez bustitzeko. Baina ondo dago dagoen bezala.


4.- Nik irekiko nuke sarrera zeren batzuetan ezin da sartu giltzekin ixten dutelako, eta igual aterpe bat ere, euria egiten duenean “ farretan”  ateratzeko ondo dago.


5.- Ba hemengo bizilagunak kexatzen dira polikiroldegirik ez dagoela, nahiz eta bi liburutegi izan kultur etxerik ez dutela, biltzeko gunerik ez dutela, zaratarekin ere kexatzen dira. Kultura eta zarata … aisialdi neurtuak gauean. Bestalde bigarren hezkuntzako ikasleak Antiguaraino joaten dira, 12 urterekin bizikletak hartu eta Antiguaraino joan behar dute, beraz hemen eskolaren bat ere, badago lehen hezkuntzakoa, baina bigarren hezkuntza 16 urtera arte derrigorrezkoa da eta ez dago. 


6.- Oso orokorra da. Nik egingo nuke tipo gaztetxe bat baino gaztetxe izena gabe, zeren izen horrek ia gazteei mugatzen die. Umeentzat toki bat edukitzea, Antxeta bezalakoa. Helduentzat espazio bat eta gazteentzat beste bat; kulturari bideratutakoak. Eta euskarari. 


7.- Kofradia botako dutenez, Trinitate plazan portuarekin lotura ematen dion zerbait jarriko nuke. Taberna bat jartzea ere ondo legoke, plazak giro hobea izan dezan eta aterpea jartzearena ere ez dut uste ideia txarra denik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario