lunes, 13 de mayo de 2013

Trinitate plazako proiektua

             Proiektu honetan, trinitate plazan interbentzio bat egiteko esan ziguten. Interbentzioa mugikorra izatea. Hasieran, proiektua kokatzeko trinitate plazako maketa egin nuen. Elkarrizketa eta ideia desberdinak ikusita, aterpe, eskailera eta apalak izango zituen proiektua lortzen saiatu naiz. 






               Horretarako, Thomas Heatherwick arkitektoaren Londresen dagoen obra erabili dut influentzia bezala. Obra hau, zubi moduan erabiltzen dute gaur egun. Baina nire proiektuan erabilera desberdinak izango ditu.








               Proiektuaren diseinua okotogonala da. Funtzio desberdinak ditu. Guztiz itsita dagoenean, xaflak bueltatuz apalak sortzen dira, edozein gauza jartzeko balio du. Erdixka irikita bolatokirainoko bidea erreztuz eskailerak sortzen dira xaflak bueltatuz. Erdizka bueltatuz beste alderaka, aterpe bat sortzen da, eta lurrean gelditzen den zatia eskailera eta apalen moduan bueltatuz, eserlekuak sortzen dira. Eta azkenik, guztiz ireki daiteke. 





               Funtzio guztiak egiteko zati desberdinen apunteak egin ditut, hauekin arazoak ez eukitzeko. Isterako orduan, irekitzerako orduan, apalak jartzerako orduan, eta egitura osoa mugitzerako orduan, hauek dira funtzioak betetzeko kasuak.






                 Maketa egiterako orduan, zati desberdinak egiten saiatu naiz, lau funtzioak betetzen direla ikusteko. Berez, proiektua trinitate plazako edozein lekutan jartzeko diseinatua dago.


















No hay comentarios:

Publicar un comentario