sábado, 11 de mayo de 2013

La Buena Vida




Habitataren kontzeptuarekin jarraitzeko, eta honi buruz gehiago jakiteko. Iñaki Ábalos arkitekto donostiarrak idatzitako “La buena vida” liburua irakurtzeko esan digute. Liburuak zazpi etxebizitza desberdin azaltzen ditu, bakoitza habitat moduan azalduz. Zazpi bizitzeko modu desberdin azaldu eta horiei buruz hitz egiten du. Gure bigarren proiektuari begira, liburuaren bosgarren kapitulua interesgarriena zela irudituta, hau irakurtzera gonbidatu ziguten, bertatik habitatarekin zerikusia zuen lanean inspiratzeko. Bosgarren kapitulua: “Warhol and the Factory: de las comunas freudomarxistas al loft neoyorquino” izenekoa da.


Tribuen kontzeptua ere azaltzen du, beraien espazio komunak ekintza desberdinak egiteko balio zutelako. Beraien espazio pribatuak lo egiteko erabiltzen zituzten soilik. Baina bosgarren kapitulu honetan, Loft-a da azaltzen den zati garrantzitsuena eta pertsonai nagusi bezala, Andy Warhol-ei buruz hitz egiten du, bere “The Factory loft”-ari buruz hitz eginez. Loft-en kontzeptuan, alde pribatu eta komunetan zatitzen direla dio, desberdintasun handia dutela eta beraien erlazioa ere izan behar direla goraipatuz. Loft kontzeptua nahaste bezala ikusten da, espazio irekia delako, bertan (lehen esandako tribuen kontzeptua bezala) ekintza desberdinak, bisitak, lana, etab. egiteko prestatua dagoelako. Espazio bakar batean ekintza ugari egiteko egina zeudela dio.



Ideia honek 50 eta 60 hamarkadetan habitaten ideiak erreboluzionatu zituen. Baina, loft ideia Manhattan-en izan zuen eragin handiena. Gaur egun, Loft hitza erabiltzen jarraitzen da, baina, ez da liburuan azaltzen den Andy Warhol-en The Factory moduko kontzeptua guztiz jarraitzen.


Liburua irakurri eta gero, loft-aren hasieran nuen ideia aldatu zait. Bertan Loft-etan bizitzearen pertsonen pentsamoldea ikusi eta ulertu dut. Loft-a lehen zen bezala jarraitu behar duela uste dut. Kreatibitate eta elkarbizitza komun bat izatea gustatuko litzaidake. Gaur egun, habitat-etan espazio ireki handi bezala agertzen denean, Loft-a esaten zaie. Baina liburuan agertzen den bezala, Loft-aren esentzia jarraitu behar da, berez Loft-an bizitzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario