lunes, 13 de mayo de 2013

Trinitate plazako proiektua

             Proiektu honetan, trinitate plazan interbentzio bat egiteko esan ziguten. Interbentzioa mugikorra izatea. Hasieran, proiektua kokatzeko trinitate plazako maketa egin nuen. Elkarrizketa eta ideia desberdinak ikusita, aterpe, eskailera eta apalak izango zituen proiektua lortzen saiatu naiz. 






               Horretarako, Thomas Heatherwick arkitektoaren Londresen dagoen obra erabili dut influentzia bezala. Obra hau, zubi moduan erabiltzen dute gaur egun. Baina nire proiektuan erabilera desberdinak izango ditu.








               Proiektuaren diseinua okotogonala da. Funtzio desberdinak ditu. Guztiz itsita dagoenean, xaflak bueltatuz apalak sortzen dira, edozein gauza jartzeko balio du. Erdixka irikita bolatokirainoko bidea erreztuz eskailerak sortzen dira xaflak bueltatuz. Erdizka bueltatuz beste alderaka, aterpe bat sortzen da, eta lurrean gelditzen den zatia eskailera eta apalen moduan bueltatuz, eserlekuak sortzen dira. Eta azkenik, guztiz ireki daiteke. 





               Funtzio guztiak egiteko zati desberdinen apunteak egin ditut, hauekin arazoak ez eukitzeko. Isterako orduan, irekitzerako orduan, apalak jartzerako orduan, eta egitura osoa mugitzerako orduan, hauek dira funtzioak betetzeko kasuak.






                 Maketa egiterako orduan, zati desberdinak egiten saiatu naiz, lau funtzioak betetzen direla ikusteko. Berez, proiektua trinitate plazako edozein lekutan jartzeko diseinatua dago.


















sábado, 11 de mayo de 2013

Trinitate Plazako Influentziak


                Trinitate plazako proiekturako, aterpe, eskailera eta apalak gordetzen dituen proiektua egin nahi nuen, ekintza desberdinak egiteko aukera ematen duen proiektua sortzeko. "Urban Landscape Architecture" liburuan begiratuz, hau aurkitu nuen:




                Ideia “Rolling Bridge” Londreseko zubi mugikorretik hartu dut. 2004. urtean egindako 12 metro luzeko zubia da. Hau 8 hiruki berdinez osatuta dago eta erabilitako materiala egurra eta altzairua da.
















Trinitate Plazari buruzko elkarrizketak

Trinitate plazan egin behar dugun proiekturako, alde zaharreko jendearekin hitz egitera atera ginen, bertan beraien beharrak eta ideiak kontuan hartuta gure proiektua egiteko asmoarekin. Horregatik zeinbait lagun bertara joan eta elkarrizketa batzuk egin genituen:


Galdera: 



-Alde zaharrean dauden beharrak ikusita, zein aldaketa egongo zenuke trinitate plazan?


Erantzunak:

1.- Ba gu oso gustura etortzen gera hona umeekin. Agian aterperen bat jarriko nuke, baina umeak oso gustura etortzen dira.


2.- Bueno ba nik hor dagoen bolatoki hori irekiko nuke. Eta sarrera horrela ondo dago. 


3.- Ba igual jarriko nuke zerbait, aterpe bat horrela ez bustitzeko. Baina ondo dago dagoen bezala.


4.- Nik irekiko nuke sarrera zeren batzuetan ezin da sartu giltzekin ixten dutelako, eta igual aterpe bat ere, euria egiten duenean “ farretan”  ateratzeko ondo dago.


5.- Ba hemengo bizilagunak kexatzen dira polikiroldegirik ez dagoela, nahiz eta bi liburutegi izan kultur etxerik ez dutela, biltzeko gunerik ez dutela, zaratarekin ere kexatzen dira. Kultura eta zarata … aisialdi neurtuak gauean. Bestalde bigarren hezkuntzako ikasleak Antiguaraino joaten dira, 12 urterekin bizikletak hartu eta Antiguaraino joan behar dute, beraz hemen eskolaren bat ere, badago lehen hezkuntzakoa, baina bigarren hezkuntza 16 urtera arte derrigorrezkoa da eta ez dago. 


6.- Oso orokorra da. Nik egingo nuke tipo gaztetxe bat baino gaztetxe izena gabe, zeren izen horrek ia gazteei mugatzen die. Umeentzat toki bat edukitzea, Antxeta bezalakoa. Helduentzat espazio bat eta gazteentzat beste bat; kulturari bideratutakoak. Eta euskarari. 


7.- Kofradia botako dutenez, Trinitate plazan portuarekin lotura ematen dion zerbait jarriko nuke. Taberna bat jartzea ere ondo legoke, plazak giro hobea izan dezan eta aterpea jartzearena ere ez dut uste ideia txarra denik.


Madrileko hirugarren eguna


             Hirugarren eguna, azkeneko aizan zen, eta 10:30-tan autobusarekin Ribera de Dueroko “Denominacon de Origen” bulegoetara joan ginen. Eraikin hori, oso berezia baita.






             Hau bukatuta, Foster arkitektoen “Portia” bodegara joan ginen.