Lehengo egunean izan genuen hitzaldian estalki
jasangarri eta berdeei buruz hitz egin zigun, Daniel Roehr. Hitzaldia ingelesez
izan arren, ulerkorra eta arina egin zitzaigun.
Hitzaldian esandako informazioa oso interesgarria
izan zen, batez ere, ditugun baliabide desberdinak erabiliz, ingurugiroan
eraikuntzak sortzea zen helburua baina, hauei ahal den kalterik gutxiena eginez
eta horrek ematen duten baliabideak aprobetxatuz.
Teilatu berdeak energia aurrezteko teknología
aurreratu bat da, hauek habitata hobetzen dute beren baliabide ekologikoekin.
Azken urte hauetan, bizi populazioa haziz joan da eta geroz eta leku berde
gutxiago daude, eraikin berri asko egiten baitira. Horregatik teilatu berdeak
jarriz natura egoten jarraitzen dela iksui genuen.
Beste aldetik, hauetako baliabide bat, teilatuetan
berdea egonez gero, bertan eroritako euri jaso dezaketela da, horrela euri ur
hori berrerabiltzeko.
Teilatu berdeen ideia materialen birziklapenarekin
hasten da, ingurugiroa nola errespetatu eta eraikitzen jarraitzeko eginiko bien
arteko erlazioarekin. Teilatuetan landareria egoteak edo eraikinak lur azpian
eraikitzeak hauek naturarekin erlazioan jartzen dituzte.
Lurrarekin bat egiten duten erakinak
ekologiko eta baliabide onak dituztela ikusi ondoren, erakin multzoetan berdea
egoteko nola egin behar den adierazi zigun, eta teilatuen erabilerarekin
hobekuntza izugarriak lortu ahal zirela ikusi genuen.
Azkenean, Vancouver Canadan gertatzen zena kontatu zuen, neguan euri asko
egiten zuela esanez. Baina udaran ez zuenez euria egiten, neguko euri hor
ibiltzeko sistema bat jarri behar zutela, ur hori gorde ahal izateko eta
horrela aurrerago erabilgarria izateko.
Beraz, etorkizunean ideia hauek aurrera aterako direla uste dut, horrela
ingurugiroek hobekuntzak jasango dituzte eta ekologikoak ez diren
ezaugarriak gutxituz joango dira.







No hay comentarios:
Publicar un comentario