jueves, 28 de febrero de 2013

Trinitate Plaza



Aste honetan tailer integratuan Trinitate Plazari buruz lan egiten ibili gara. Hasieran Trinitate Plazako apunteak egin ditugu eta geroago, txoko bat aukeratu behar dela esan digute, bertako krokisak eta apunteak hartuz txoko hori ezagutzeko asmoarekin.

            Azkeneko proiekturako lana Plaza honi buruz izango dela jakinda, eta bertan txoko bat aukeratu eta bertan habitat bat jarri edo kendu daitekeela esan digutenez, Trinitate Plazari buruz Daniel Roehr-en hitzaldian ikasitako, historian zehar plaza honen garrantzi eta erabilera kontuan izan behar dela ikusi dut. Txoko onenak plazan antzinan zeuden eraikuntzen aldakuntzak eta plazaren zentzua aldatu zuten gauzak aukeratzea iruditu zait.

            Lehenengo txokoa bolatokiko goiko zatian eskailera batzuk jartzea da, bertan dagoen Gastronomikora eltzeko erraxagoa den bide bat izateko asmoz (1).

Bigarren txokoa San Telmoko eta harmailen arteko juntaren zerikusia gaur egun ez du plazaren jarraipena adierazten, baizik eta harmailen bukaera gehiago nabaritzen dira, beraz, fatxada hori aldatzea izango zen ideia bat, lehen zegoen plazari zerikusia berriz ere emateko (2).

Hirugarrena, plaza sarreran jarri duten hesia kentzea izango litzateke, kanpotik plazara begira geratzen bazara hiriko plaza dela ez baita nabaritzen (3).

 Laugarren txokoa, plazaren sarreran jarritako taberna batetako terraza itxia eta komun publikoak kentzea da, plazari lehen zegoen efektua emateko (4).

             Planoan ikusten den bezala, hoiek dira aukeratutako txokoak eta hauek dira Trinitate Plazako argazki batzuk:




No hay comentarios:

Publicar un comentario