jueves, 14 de marzo de 2013

Habitataren kokapena



           
            Habitataren proiektuarentzat aukeratzeko tokia bilatzerakoan, Donostia aldean egitea pentsatu nuen. Bertan bizi eta hezi naizelako.

            Ulia menditik ibilita, goialdean zegoen “tiro al plato”-aren aurreko zelaian egitea ideiarik onena zela iruditu zitzaidan. Leku hau txikitatik ezagutzen dut eta ikuspegi ederrak dituela pentsatzen dudanez egokiena dela pentsatu dut. Gaur egun zelai hori ez da erabiltzen lehen bezala baina familiak batzuetan joaten dira bertara naturaz gozatzeko.



(Ulian kokatutako aukeratutako zelaiaren kokapena)




            Mendiko zelaira iristeko, pasabide desberdinak daude, ibiltzen, kotxez, bizikletaz eta edozein garraiobidez iritsi zaitezke. Bertan bide desberdinak daudelako.







Beraz, leku honetan aukeratutako lau pertsonak bizitzeko egokia dela pentsatu dut, beren beharrak eta gustuko gauzak egin ahalko dituztelako. Aukeratutako lau pertsonak, arkitekturako ikasleak eta agin berdineko neskak dira, lagunak. Bakoitzak bere beharrak dituzte adibidez: batek automobila dauka, besteak motorra eta beste biak autobusa erabiltzen dute, nahiz eta, gehienetan elkarrekin goaz kotxez. Gero, lauak marraztea gustuko dute, baina, batek dantza maite du, besteak musika, besteak eskiatzea eta azkenak, nik, eskiatzea baita ere. Argazkian egindako eskeman ikusten den bezala lauon ezaugarriak kontuan hartuz etxe egokia sortzen saiatuko naiz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario