domingo, 21 de abril de 2013

Habitata II

            Bigarren habitatari buruzko proiektua egiteko, aurrekoan esan bezala, arkitekturako unibertsitatearen frentean dagoen zatian egitea aukeratu nuen, Oñati plaza. Hau leku publikoa denez, hau da bertatik egunero pertsonak pasatzen direnez, eta hiru zutabe daudenez, proiektua altueratan egitea erabaki nuen. Proiektua hiru pertsonentzat pentsatu aizan behar du, arkitekturako hiru irakasleentzat egina.




           Hasieran ideia desberdinak pentsatzen egon nintzen, beraien artean, etxea hiru zutabeen gainean jartze aizan zen. Alde batean lurreraino iristen zen zati bat jartzea bertatik igotzeko lekua izateko. Gero goialdean, espazio horizontal eta itxi bate gin nahi nuen bertan hirurak bizitzeko eta espazio horretatik beraien gelak ateratzea. Argazkietan ikusten den bezala:









            Ideia hau ez zidan asko konbentzitzen, zati publiko asko ez baitzuen eta oso jarraia eta horizontala geratzen baitzen. Altueratan zegoela aprobetxatuz altuerekin jokatu nahi nuen. Baina forma horiekin jarraitun ahi nuen, hasierako ideia gehiago aldatuz, nahi nuena lortzen.



            Beraz, eraikina oso altua ez geratzeko hiru zutabeak txikitu nituen 1,5 metro txikiagotu. Behealdean sarreran antzeko izango zen, gora igotzeko eskailerak izango ziren eta goiko aldean zati ireki batera iritsiko da.

Bertan komuna egongo da eta beste aldean, zati komuna, bertan, egongela eta estudio moduko zati bat. Geroago forma berdina duen karratu modukoa egongo da, bertan lagunekin egoteko bazkaltzeko leku baten modukoa egongo da, bertan ere sukalde ireki batekin eta horrela bisita badago bertan denak egoteko aukera ematen du.

            Zati irekitik beste eskailera batzuk egongo dira eta logela pribatuak maila desberdinetan egongo dira, eskailerak jarraituta hiru logeletara iritsi ahalko da, bakoitzak logela eta terraza batekin izango dira.




          Azkenean, pisu desberdinetako habitat bat geratzen da, bertan zati pribatuak, zati publiko itxi eta zati publiko irekia egongo dira.


















No hay comentarios:

Publicar un comentario